'Brisa' bakarkako lehen diskoa kaleratu du Xabier Zabalak

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 13a, 12:36

Hodei urtez beste artistentzako konposizioak lantzen aritu ondoren, eta azken urteotan bereziki Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoekin, orain bakarkako lehen diskoa argitara eman du. Brisa izenburua jarri dio, eta "oso su geldoan prestatutako" hamabi konposizio instrumental jaso ditu bertan.

"Denbora luze honetan bizitako egoerak –batzuetan pertsonalak, orokorragoak besteetan– azaltzen ditut disko honetan", dio musikagile zarauztarrak. Era berean, "musika deskribatzailean eta new age munduan" kokatu du bere lanik berriena.

Aurrerapen gisa, Itsasontzia abestiaren bideoklipa ere osatu du, Zarauzko Hitzaren atarian ikus daitekeen bezala.