Haimar Zubeldia omenduko dute bere jaioterrian

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 14a, 09:00
Ekainaren 28an omendu zuten Zubeldia Zarautzen. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Besteak beste, Zarautzen eta Azpeitian omendu ondoren, Haimar Zubeldia taldeak askotariko ekitaldiak antolatu ditu izen bereko txirrindulari ohia Usurbilen omentzeko. Ekitaldi nagusia, omenaldia bera, larunbatean izango da baina aurrez emango diote hasiera egitarauari. Hain zuzen ere, asteazkenean solasaldia izango da udan erretiroa hartzea erabaki zuen Zarauzko bizilagunarekin, Sutegiko auditorioan, 19:00etan. Ordubete beranduago, haren inguruko argazki erakusketa inauguratuko dute, leku berean. Ikusi egitarau osoa Noaua elkartearen atarian.