Libre utzi dute Ekhine Eizagirre

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 14a, 20:07
Eizagirre aske utzi duten unean, familiakoen eta lagunen babesean.

20:00 aldera atera da Soto del Real kartzelatik, eta kanpoaldean familiakoek eta lagunek egin diote harrera. Gaur goizean pasatu da Espainiako Aundientzia Nazionaletik, eta epaileak aske utzi du baldintzapean. Izapideak bete bitartean espetxean egon behar izan du, eta orain etxerako bidea hartuko du.