Bazkideen batzarra egingo du Zarautz Kirol Elkarteak

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 15a, 18:10

Bazkideen ohiko batzarra deitu du Zarautz Kirol Elkarteak bihar arratsalderako; lehen deialdia 18:30ean egin du, eta bigarrena 19:00etan, ZKEren areto nagusian. Aurreko denboraldiko kirol eta diru balantzeak izango dituzte aztergai hasieran, eta, ondoren, aurtengo denboraldirako aurrekontuak aurkeztuko dituzte.