Ikasturte amaierako bazkaria antolatu du Emakumea Surflari ekimenak, azaroaren 25erako, Zarautzen. 09:00etan Zarautzko Surf Elkartean elkartuko dira surf egiteko; materiala behar dutenek bertan hartu ahal izango dute, eta dutxatzeko aukera ere izango da. Ondoren 12:30ean, Musika plazan elkartuko dira, eta poteoa egin ondoren, bazkaria izango dute Txiki Polit jatetxean, 14:00 aldera.
Bertaratzeko asmoa dutenek asistentzia zehaztu beharko dute, ZSEko instalazioak nahiz material erabiliko duten esanez eta bazkarirako lekua erreserbatu ahal izateko. Menua 20 euro ingurukoa izango da. Izena azaroaren 17a baino lehen eman behar da.