Trafiko aldaketak izango dira asteburuan Orroagan jokatuko den surf txapelketagatik

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 16a, 11:40
Argazkia: Street view

Larunbatean eta igandean, N-634 errepidea itxita egongo da Zumaiatik Zarautzerako noranzkoan, 07:00-16:00 bitartean.

Asteburu honetan, azaroaren 18an eta 19an, Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako surf txapelketa jokatuko da Orroagan. Horren ondorioz, larunbatean zein igandean, N-634 errepidea itxita egongo da Zumaiatik Zarautzerako noranzkoan, 07:00etatik 16:00etara bitartean.

Autobus zerbitzu publikoek eta larrialdietako ibilgailuek soilik pasatu ahal izango dute errepide horretatik. Zarautzera joan nahi duten gainerako ibilgailuek Meagatik edo autobidetik barrena joan ahal izango dute. Zarautzetik Zumaiarako norabidea, aldiz, irekita egongo da.