Musika eskolako kideak Musikalean irten dira

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 16a, 18:03

Musikaren Eguna ospatu dute Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleek eta iraskaleek. Bi taldetan banatuta, kalejira egin dute musika eskolatik Musika plazara. Bertan, hainbat abesti eskaini dituzte, eta ekitaldia txokolatadarekin biribildu dute.