Zendutako alderdikideak izango ditu gogoan EAJk

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 17a, 12:08

Sabino Arana Goiriren heriotzaren urteurrena dela eta, Zarauzko EAJk zendutako alderdikideak gogora ekarriko ditu igandean (azaroak 26), Santa Maria La Real parrokian haien omenez 11:00etan izango den mezan. Afiliatu guztiak mezara eta ondoren Batzokian egingo duten hamaiketakora gonbidatu ditu EAJk.