Euskararen Eguna 2017

Euskararen Eguneko egitaraua ikusgai

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 21a, 16:13

Abenduaren 3a da Euskararen Eguna, baina dagoeneko hasi dira ekitaldiekin herriko ikastetxeetan, eta datozen egunetan ere hainbat jarduera izango dituzte. Gaur eguerdian aurkeztu dute egitaraua, eta, bide batez, Euskararen Eguneko pegatina eta bideo lehiaketetako sariak banatu dituzte.

Oharra: Goazen Antzerkira kanpainako antzerki emanaldien data gaizki dago kartelean. Aste honetan eskaintzen ari dira ikuskizuna herriko ikastetxeetan.