zarauzkohitza.eus

100 lagunek baino gehiagok eman dute izena Inauterietako konpartsan

Zarauzko Hitza 2017-11-22 09:00   kultura

Interesa dutenek hilaren 28ra arteko epea dute izena emateko.

100 lagunek baino gehiagok eman dute izena Inauterietako konpartsan
Iazko Inauterietako konpartsako irudi bat. (Aiora Larrañaga Solaberrieta) | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurten antolatu dute estreinakoz Inauterietako konpartsa, Grease filma gaitzat hartuta. "Aurten bultzada handia eman diegu Inauteriei berritasunekin, kolorez eta ilusioz betez", adierazi du Ixidor Larrañagak, Jai eta Ekitaldietako zinegotziak. Haren arabera, "bete-betean" asmatu zuten konpartsarekin; izan ere, "Zarauzko kaleak jendez bete ziren Marisa Merino eskolako dantzariek eta konpartsan parte hartzera animatu ziren herritarrek prestatutako ikuskizunaz gozatzeko". Ekitaldiak izandako "arrakasta" ikusita, datorren urtean errepikatzea erabaki dute.

Kasu horretan, Karibean oinarritutako ikuskizuna prestatuko dute dantza eskola horretako koreografoek, "Zarauzko kaleak Karibeko musika dantzagarriarekin girotzeko". Udaletik jakinarazi dute dagoeneko 100 lagunek baino gehiagok eman dutela izena, eta gogoratu dute muga 120 pertsonetan jarri dutela. Interesa dutenek azaroaren 28ra, datorren asteartera, arteko epea dute izena emateko. Horretarako, Yasmilka Rodriguez koreografoarekin jarri beharko da harremanetan, 688-685366 telefonora deituta. 10 euro ordaindu beharko dira.

10 urtez azpiko haurrek heldu batekin joan beharko dute ekitaldira. Entseguekin aurki hasiko dira. Hain zuzen ere, abenduaren 2an izango da lehenbizikoa, 17:00etatik 19:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa