Hotz Zarautzek txokolatada antolatu du iganderako

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 22a, 10:00

Errefuxiatuen aldeko elkartasun ekitaldia izango da igandekoa. 17:00etatik 19:00etara La Perla kafetegian egingo dute txokolatada. Bertaratzen direnek txokolate beroa eta txurroak jateko aukera izango dute, 4 euro ordainduta. Hotz Zarautz GKEak Laia janari dendan eta La Perla bertan jarri ditu salgai txartelak. Bildutako dirua errefuxiatuei laguntzeko proiektuetara bideratuko dute.