Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna

Azaroaren 25aren harira hainbat ekintza antolatu dituzte

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 22a, 09:00
Zarauzko Sare Feministaren iazko azaroaren 25eko elkarretaratzeko irudia (Aritz Mutiozabal).

Tailerrak, jardunaldiak, mahai ingurua, antzerkiak... Askotariko jarduerak antolatu dituzte herrian, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna kontuan hartuta.

Azaroak 22, gaur
- 18:00etatik 20:30era, Gorputzak badaki. Indarkeria sexistari aurre egiten tailerra. Gaztelekuan izango da, Zarauzko Sare Feministak antolatuta.

Azaroak 23, osteguna
- Zarauzko Udaleko Parekidetasun Departamentuak antolatuta, indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak. Alameda hotelean, goiz eta arratsaldez. Doan da, baina aurez izena eman behar da: berdintasunazarautz.files.wordpress.com atarian, Parekidetasun Sailean, 943-00 51 17 telefonoan edo berdintasuna@zarautz.eus helbidean.

- 19:00etan, Emakume bakarra antzezlana, Antoniano aretoan. Sarrera doan da. Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta.

Azaroak 24, ostirala
- 18:00etatik 20:30era, Gaztelekuan. Piztu mugikorra eta ireki begiak. Nola eragiten digute sare sozialek? tailerra. Zarauzko Sare Feministak antolatuta.

Azaroak 25, larunbata. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna.
- 11:00etatik 12:45era, Gaztelekuan. Indarkeria sexistari aurre egiteko begiradak lantzen mahai ingurua. Hizketarako gaiak: Euskal Herriko egoera; emakume etorkinen errealitatea; eta, maskulinitatea eta lesbianismoa. Zarauzko Sare Feministak antolatuta.

- 13:00etan, Indarkeria matxistari, Manbo! ekintza, udaletxeko plazan. Zarauzko Sare Feministak deituta. 13:30ean, luntxa izango da, udaletxeko plazan.

- 13:30ean, Torre Luzea parean. Dolor ex antzerkia. Interpreteak: Ainhoa Alberdi Gisasola eta Eneko Balerdi Eizmendi. Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta.

Azaroaren 29ra arte.
- Bide luzea berdintasunerako: Euskadiko emakumeak XX. mendean erakusketa, Merkatu plazako lehen solairuan. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan nahiz igandetan, 12:00etatik 14:00etara. Mario Onaindia Fundazioak antolatuta.