Balea bat ikusi dute moila parean

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 22a, 10:15

Whatsapp bidez ondorengo ikus-entzunezkoa iritsi da Zarauzko Hitzara, balea bat ikusten dena Zarauzko moila parean. AZTIko ikerlarien ustetan, zere txiki (rorcual aliblanco) bat da, "bai tamainagatik eta bularreko hegaletan dituen orban zuriengatik, espezie hau identifikatzeko ikur argia". Atzoko irudiak dira eta egilea Iñigo Lasa da, txaluparekin harengana hurbilduta grabaturikoa.