Araotz ingurura irteera antolatu dute Pagoetak eta Arkamurkak

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 22a, 16:00
Aitzuloko irudi bat. (Wikilok)

Iganderako antolatu dute irteera eta izena Mendizabal kinkiladendan eman daiteke, ostirala bitartean.

Pagoeta mendizale elkarteak eta Arkamurka natur taldeak irteera antolatu dute iganderako, elkarlanean. Araotz ingurura izango da eta, Jaturabe urtegitik igarota, Aitzulo haitzuloa bisitatuko dute. Bueltakoan, Urrexola auzoko garai bateko bainuetxea ikusiko dute, gerora abiapuntura iristeko. Arkamurkako kideek bideko landaretzaz hainbat azalpen emango dituzte.

Guztira, 7,58 kilometrotako ibilbidea izango da. Irteeran parte hartu nahi dutenek Mendizabal kinkiladendan eman beharko dute izena, ostirala baino lehen. Igandean, 07:30ean elkartuko dira parte hartzaileak, Agoueseneko biribilgune parean.