Lara Zapirainek akrondoplasiaz hitz egin du ‘Ur handitan’ saioan

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 22a, 17:23

Lara Zapirain zarauztarra izan zen atzoko ETB1eko Ur Handitan telebista saioko protagonistetako bat. Handiak  izenburua jarri zioten atzoko atalari, eta altuera izan zuten hizpide elkarrizketatuek. Akrondoplasia du Zapirainek, eta ohi baino altuera txikiagoa izatea eragin dio horrek.

Horrekin bizitzeak zer dakarren azaldu zuen atzoko saioan, eta, besteak beste, gaitzak ez duela bere haurtzaroa markatu esan zuen. Hori bai, nabarmendu zuen guztiz damututa dagoela hazteko ebakuntza egin izanaz, zortzi zentimetro baino hazi ez zelako. Haren ama Jaione Zapirainek ere hitz egin zuen bizi izan dutenaz. Lotura honetan ikus daitezke atzoko saioko bideoak.