Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna

Manbo egin diote indarkeria matxistari

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 25a, 14:27

Indarkeria sexistari aurre egiteko begiradak batzen mahai inguruarekin ekin dio Zarauzko Sare Feministak azaroaren 25ari, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunari. Gaztelekuan elkartu dira, eta indarkeria ezberdinei lekua eman die, testigantzen bidez. Eguerdian, Lege Zaharren enparantzan, elkarretaratze aktibo bat egin dute, Indarkeria matxistari manbo! lelopean, Hemendik At! taldearen abestiarekin dantza eginez. Hitz hartzeen ondoren, luntx batekin biribildu dute ekintza.