Kataluniako egoerari buruzko solasaldia, Cotekin eta Otamendirekin

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 27a, 12:12

Gure Esku Dagok solasaldi bat antolatu du Kataluniako egoeraren ingurua,  ostegun honetarako, eta bertan hartuko dute parte El Món agerkariko zuzendari Salvador Cot eta Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendi. Dinamizatzaile lanetan, berriz, Berria egunkariko kazetari Samara Velte ariko da. Hedabideak Kataluniako bidegurutzean: ikusle ala bermatzaile? izena jarri diote saioari, eta Antoniano aretoan izango da, 19:00etan hasita.