Julen Azkuek Eibarko lehen taldearekin egin dezake debuta

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 28a, 16:55
Julen Azkue, Realeko Xabi Prietorekin.

Beheko mailako hiru jokalari deitu ditu Eibarko entrenatzaile Jose Luis Mendilibarrek, tartean Julen Azkue zarauztarra (CD Vitoria), Celtaren aurkako partidarako. Kopako final-hamaseirenetako itzuleko partida jokatuko dute gaur gauean, Balaidosen, eta Azkuek lehen taldearekin debuta egin dezake partida ofizial batean. Armaginek joaneko 1-2 emaitza gainditu beharko dute txapelketan aurrera jarraitu nahi badu. Norgehiagoka 21:30ean hasiko da.