39. Bikote Mistoen Lasterketa

Irudietan: Bikote Mistoen Lasterketako sari banaketa

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2017ko abe. 3a, 15:36

Oihana Azkorbebeitia eta Eneko Zarrabeitia nagusitu dira 39. Bikote Mistoen Lasterketan, 00:27:31 denbora eginda. 7 segunduko aldearekin, Irene Loizate eta Paul Bereziartua izan dira bigarrenak. 7,5 kilometroak 00:28:42 denboran burututa, Eñaut Galarragak eta Maria Lasak egin dute hirugarren.

Zarauztarren artean, Usoa Ostolaza eta Unai Zabala izan dira garaile (0:30:35), Elisabete Garate eta Asier Freire bigarren (00:30:43) eta Emilio Peleiteiro zein Jone Seoane hirugarren (00:34:41).