Brontzea Gallorentzat

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 3a, 19:17
Gallo lehian gaurko finalean, La Jollan. (ISA Worlds)

Hirugarren egin du Aitor Frantzesenak Stance ISA World Adaptive txapelketako finalean, ikusmen arazoak dituztenen mailan.

Ezin izan du titulua berretsi. Aitor Frantzesena Gallo-k hirugarren egin du Stance ISA World Adaptive txapelketako finalean, ikusmen arazoak dituztenen mailan. Dena den, podiuma egin du: hirugarren sailkatu da, Mattew Formston australiarraren eta Fige Diel brasildarraren atzetik, hurrenez hurren.

Frantzesena Dielekin aritu da nor baino nor lehengo zatian, baina brasildarrak aurrea hartu dio 8 puntuko olatu bati esker. 13,93 puntu pilatu ditu australiarrak, garaipena eskuratuz, eta 12,47 puntu brasildarrak. Gallok, berriz, 10,17 puntu lortu ditu, eta Javier Scot txiletarra izan da txandako azkena, 3,50 punturekin.