‘Goldsmithen ikaslea’ eleberria kaleratu du Joxean Agirrek

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 4a, 12:42
Ostiralean aurkeztu zuen lana Donostiako Elkar aretoan. Agirreren hamargarren nobela da 'Goldsmithen ikaslea', eta Elkar argitaletxearekin plazaratu du.

Honako hau da liburuaren sinopsia:

“Emazteak ez du uste eleberri bat idaztea gauza oso zai­la izan behar duenik, berari bata bestearen atzetik buru­ratzen baitzaizkio tramak, eta idazten ez baditu, horretara jartzen ez delako omen da. Horregatik beharbada, ez du inondik ere ulertzen zertarako behar dudan New Yorken bizi den irakasle baten laguntza. ‘Zergatik ez duzu nobela normal bat idazten?’, kexatzen da tarteka egiten ari naize­naren berri ematen badiot. Argitaratu ondoren, noski, ez ditu irakurtzen. ‘Zertarako? Hiru urtean agoantatu dut matraka hori eta buruz dakit’, erantzun ohi du norbaitek galdetzen badio.”