Indarkeria matxistaren kontrako Gipuzkoako protokolo berria sinatu du udalak

Uztarria 2017ko abe. 4a, 13:15
Ostegunean Aldundiaren egoitzan egin zuten protoloaren aurkezpen ekitaldia. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Foru Aldundian aurkeztu zuten joan den ostegunean "erakunde desberdinen eta gizarte osoaren arteko lanabes partekatu gisa eratu" duten protokoloa. Besteak beste, lurraldeko bederatzi udalek sinatu dute dagoeneko agiria, eta horietako bat da Zarautz. Xabier Txurruka alkatea aurkezpenean izan zen, Azpeitia, Berastegi, Irura, Legazpi, Tolosa, Urnieta, Urretxu eta Zumarragako alkateekin batera.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko lurralde osorako lehenengo protokolo instituzionala aurkeztu zuen joan den ostegunean Gipuzkoako Foru Aldundiak. "Protokolo estandarizatua eta aitzindaria da, eta gure lurraldean emakumeen kontrako indarkeriari erantzun irmoa emateko borondatearen ondorioa", adierazi dute Aldundiaren iturriek.

"Erakunde desberdinen eta gizarte osoaren arteko lanabes partekatu gisa eratu" dute protokoloa. Besteak beste, bederatzi udalekin kontrastatu du egitasmoa Aldundiak; Zarautz da sinatu duten udaletako bat. Jarraitu albistea irakurtzen Uztarria.eus atarian.