Hainbat ekintza antolatu ditu Haize Orratz gaztelekuak Gabonetarako

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 4a, 16:40
Ilargi berdea zirko eskolara irteera antolatu dute hilaren 26rako.

Haize Orratz gaztelekuak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako, besteak beste, Belabaratz aterpetxean gaua pasatzera edota Ilargi berdea zirko eskolara. Irteera horietan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Zehazki, abenduaren 15era arteko epea dago horretarako. Izena emateko Gazte Informazio Bulegora joan beharko da, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara. Atxikitako dokumentuan dago ikusgai egitaraua.