Antoni Benaigesen inguruko ikus-entzunezkoa eskainiko du Photomuseumek

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 5a, 11:38
'El retratista' filmeko irudi bat.

El retratista dokumentala eskainiko dute abenduaren 8an, ostiralean, Photomuseumen.

El retratista ikus-entzunezkoak 1934-1935 ikasturtean Burgoseko Bañuelos de Bureba herrixkara igorri zuten Antoni Benaiges maisu kataluniarraren istorioa kontatzen du. Haurrei idazten eta, modu horretan, libre izaten irakastea zuen helburu horrek. Era berean, eskolako koadernoen trukea jarri zuen abian Espainiako nahiz atzerriko hainbat herrialderekin. 1936ko gerran fusilatu zuten.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela zikloaren barruan eskainiko dute dokumentala, 18:00etan. Sarrera doan izango da.