Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoen departamentuak eta Zarauzko Agenda 21eko sailak elektrizitate kontsumoaren inguruko doako tailerrak antolatu ditu, elkarlanean. Horren xedea da argindarreran kontsumoaren inguruan informazio egokia jaso eta hortik abiatuz kontsumoa murrizteko hainbat gako ezagutzea. Abenduaren 14ean eta 15ean izango dira saioak: lehenbiziko egunean, Etxezabalan 19:00etan, eta bigarren egunean, berriz, KZgunean, 14:30ean.
Tailerretan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Hiru bide daude horretarako: batetik, edurne@izadi21.eus helbidera mezua bidal daiteke; bestetik, 628-532303 telefonora deitu, eta azkenik, Ingurumen saileko ataria bisitatu. Abenduaren 12ra, asteartera, arte eman daiteke izena.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen sailak bultzatutako Gipuzkoa Argitu programaren barruan antolatu dituzte saioak. Programa horren helburua da lurraldeko askotariko sektoreetan–etxebizitza, merkataritza eta enpresa txikiak, besteak beste– energiaren kontsumoa murriztea eta eraginkortasuna handitzea, «modu errazean».
Horretarako, aldundiko sail horrek hainbat baliabide jarri ditu eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza saioak, sare bidezko tutorialak eta energia azoketan eskaintzen duten aholkularitza zerbitzua, besteak beste.