Partida zaila izango du Ulacia Grupok Easo Loquilloren aurka

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 6a, 13:02
Ulacia Griporen partida bat (Elene del Hoyo).

Aritzbataldeko kantxan izango da lehia gaur arratsaldean, 18:30ean hasita.

Igandean Valle de Egues taldearen aurka 78-62 galdu ondoren, gaur (hilak 6) arratsaldean jokatuko duten partida irabazten saiatuko da Ulacia Grupo. Easo Loquilloren aurka neurtuko dituzte indarrak Aritzbatalden, 18:30ean hasita, eta norgehiagoka zaila espero du Iñaki Jimenez entrenatzaileak, donostiarrek talde oso luzea dutelako eta orokorrean jaurtitzaile oso onak

Partida irabazteko bidean, defentsako lana nabarmen hobetu behar dutela esan du entrenatzaileak. "Haien erritmoa kontrolatzen saiatu behar dugu: jaurtitzaileak defendatu eta errebotean lan handia izango dugu". Aritzbatalde gotorleku bilakatu nahi dute, etxean bosgarren partida jarraian irabazi ahal izateko.