Amilibia eta Goenaga Espainiako selekzioko junior mailan lehiatzeko deitu dituzte berriz ere

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 6a, 16:59
Amilibia, Zabala eta Goenaga.

Espainiako selekzioak Amenabar taldeko bi jokalariak deitu ditu beste behin, junior mailako 4 Nazio txapelketan parte hartzeko. Alemanian izango da, urtarrilaren 8tik 14ra. Horiekin batera, Eibar Eskubaloia taldeko Mikel Zabala ere deitu dute.

Etxeko taldearen, Frantziakoaren zein Portugalgoaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Hona hemen Amilibiaren eta Goenagaren taldeak jokatuko dituen partiden egutegia:

  • Urtarrilaren 12an, 18:00etan, Frantziaren kontra
  • Urtarrilaren 13an, 18:30ean, Portugalen kontra
  • Urtarrilaren 14ean, 12:30ean, Alemaniaren kontra