Finalistak, Andoni Egañaren ikuspegitik

Aritz Mutiozabal 2017ko abe. 14a, 10:48

Andoni Egañak gisa honetan deskribatu du finalean ariko den bertsolari bakoitza, baita bere burua ere.

  • Amets Arzallus. «Joritasuna eta gauza oso zailak oso erraz egiten dituena, itxuraz behintzat».
  • Beñat Gaztelumendi. «Kontrola da Beñat, eta kalitatea denean».
  • Igor Elortza. «Beste hitzen jostun bikain bat, oinarri ideologiko sendokoa».
  • Maialen Lujanbio. «Aparta da Maialen. Askotan harrituarazi nauen bertsolari bat».
  • Sustrai Colina. «Langilea eta distiratsua da, aldi berean».
  • Unai Agirre. «Belarrira gozoen sartzen den bertsolaria da».
  • Aitor Sarriegi. «Bere buruari akatsak barkatzen hasi zaionetik bertsotan hobeto egiten duen bertsolari bikain bat da».
  • Aitor Mendiluze. «Hitzen jostun zoragarri bat».
  • Andoni Egaña. Biharko eguneko hiztegietan zer jartzea gustatuko litzaizuke zure izenaren ondoan? «Bizi ondoren hil zen».
Erlazionatuak

«Txapelketa ez da bertsogintza osoa»

Aritz Mutiozabal 2017 abe 14 Zarautz