Erantzun taldearen kontzertua izango da urtarrilaren 20an

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 14a, 11:37

20 urte pasatu dira Erantzun taldea lehen aldiz taularatu zenetik. Urteurren hori ospatzeko kontzertua antolatu dute urtarrilaren 20rako. Putzuzulon izango da, 23:00etatik aurrera. Antilligent eta Ojotrueno taldeak ere bertan izango dira, zuzenekoak eskaintzen.