Bidelan enpresek urrezko Bikain ziurtagiria jaso du

Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 14a, 15:13
Goi mailako Bikain ziurtagiria jaso duten erakundeetako eta enpresetako ordezkariak. (Irekia)

Atzo banatu zituzten Bilboko Euskalduna jauregian aurtengo Bikain euskararen kalitate ziurtagiriak eta eskualdeko bi enpresak, Azpeitiko Kimu Batek eta Zarauzko Bidelan Gipuzkoako Autobideak SAk, goi mailako urrezko Bikain ziurtagiria jaso zuten bertan.

Eusko Jaurlaritzak ematen ditu Bikain ziurtagiriak. Erakundeek eta enpresek euskara beren lan jardueran txertatzeko nahia adierazten dute ziurtagiriok. Aurten, guztira 35 izan dira ziurtagiria jaso dutenak: 16k goi mailako urrezko Bikain egiaztatu dute, 17k tartekoa den zilarrezkoa, eta 2k oinarrizkoa.