Errefuxiatuen inguruko argazki erakusketa Lukasen

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 14a, 15:25
'Noraezean' erakusketako argazkietako bat (Diego Montalbo).

Hotz-Zarautz erakundearen ekimenez, gaur (abenduaren 14an) errefuxiatuen inguruko Noraezean argazki erakusketa inauguratuko dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Erakusketako argazkien egileak Diego Montalbo eta Jose Márner dira, eta Montalbo bertan izango da. Irekiera ekitaldia 19:30ean izango da, eta Iraia Elias aktoreak irakurtaldia eskainiko du, Alex Gurrutxagak pianoarekin lagunduta.

Erakusketa abenduaren 14tik urtarrilaren 7ra izango da ikusgai.