Haimar Zubeldia, Izeta II.a eta Urpekoak kluba saritu dituzte Gipuzkoako Kirolaren Galan

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 14a, 17:36

Gipuzkoako Kirolaren 2017ko Gala atzo arratsaldean egin zuten, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Auditorium berrian. Aurtengo saritu nagusiez gain, goi mailan egindako ibilbideari amaiera eman dioten kirolari gipuzkoarrak omendu zituzten; horien artean, Haimar Zubeldia txirrindularia eta Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a harrijasotzailea. Bestalde, urteurren garrantzitsuak bete dituzten klub eta federazioak saritu zituzten, eta atala horretan Urpekoak klubari aitortza egin zioten, 50 urte bete dituelako.

Argazkiak: Gipuzkoako Foru Aldundia