Bazkideak lortzeko kanpaina jarri du martxan Zurekinek

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 15a, 11:00
Txakolin Eguneko irudi bat.

Interesa dutenek 688-614473 telefonora deitu edota zurekinostalarielkartea@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Zurekin elkarteak bazkide gehiago lortu nahi ditu, eta horretarako kanpaina abiatu du. Hala, elkarteko egitaraua eta Zurekin funtzionamendua azaltzen duen dokumentazioa banatu dute herriko taberna, jatetxe eta ostatuetan. Interesa dutenek 688-614473 telefonora deitu edota zurekinostalarielkartea@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Urtea amaitzen ari bada ere, elkartetik gogoratu dute hainbat jardueretan daudela murgildurik. Besteak beste, laster zabalduko du Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketan izena emateko epea eta Toldotxo pintxoa sustatzeko kanpaina. Era berean, urte hasierako batzar orokorra ere ari da prestatzen, urtarrileko Sagardo Egunarekin batera.

Horiez gain, nabarmendu dute hainbat direla urtean zehar Zurekinek antolatu edota lagundu ohi dituen ekitaldiak: Txakolin Eguna, Pro Zarautz surf txapelketa, Summer Live jaialdia, Basque Label Fest jaialdia, Ardo Eguna... Halaber, gogoratu dute aurten sexu erasoen aurkako sentsibilizazio kanpainan ere hartu dutela parte, eta Euskal Herriko Txapelketara Toldotxo eraman dutela.

Elkartekideei begira, ikastaroak ere egiten dituzte eta askotariko mahaietan ere hartzen du parte, Turismokoan zein hondakinei dagokionean, esaterako.