Ori-Zautz gobernuz kanpoko erakundeak 2018ko egutegia osatu du, eta dagoeneko salgai jarri du herriko zenbait dendatan, bost euroan. Urtero legez, garai bateko Zarauzko irudiak bildu dituzte bertan. Gainera, Eusebio Bastida txirrindularia profesionalari aitortza egiteko baliatu dute. Bildutako dirua Ruandan martxan dituzten proiektuak laguntzera bideratuko du Ori-Zautzek. Hain justu, Muginako haurrek eta gazteek hezkuntzarako sarbidea izan dezaten baliatuko dute egutegien bidez jasotako dirua.