Bilboko xake jaialdira joateko autobusa antolatu dute
Zarauzko Hitza
2017ko abe. 15a, 12:37
Bizkaia Chess&Gazte xake jaialdia izango da BECen, Bilbon, larunbatean. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta Gipuzkoatik autobus bat irtengo da bertara joateko. Zarauztik begirale bat ere joango da: Erik Juez, zehazki. Izena emateko berari deitu beharko zaio, 687-257821 telefono zenbakira.