Santomas zaporez girotua

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 16a, 14:36
Zarautz Libre mugimenduko kideak txistor pintxoak prestatzen (Aritz Mutiozabal).

Herritar dezente bildu da eguerdian AEKren AbEnduaK azokan. Zarautz Libre mugimendua arduratu da pintxoez, eta Etor harategiak irabazi du txistor lehiaketa.

AbEnduaK San Tomas Azoka antolatu du beste urte batez Zarauzko AEK-k, Lege Zaharren enparantzan, eta, urtero bezala, herritarrek ez dute hutsik egin ohiko hitzordura. Aurten, Zarautz Libre mugimendua hartu du jatekoen postuaren ardura; txistor eta patata tortilla pintxoak saltzen aritu dira. Bertan bildutako dirua herriko bost gazteren kontra urtarrilean izango den epaiketako gastuak ordaintzeko baliatuko dute.

Txistor lehiaketara Getariako, Orioko eta Zarauzko zortzi parte hartzaile aurkeztu dira, eta aurten Iñurritza auzoko Etor haratategi izan da garaile. Epaimahaia Vista Alegre auzo elkrteko kideek osatu dute aurten. Horrez gain, azoka girotzeko hainbat ekitaldi izan da: mintzodromoa, Apaxi ipuin kontalaria eta herri kirol erakustaldia. Halaber, AEK-ko kideek taberna jarri dute, eta otarre baten zozketa ere egingo dute.

Erlazionatuak

Irudietan: AbEnduaK azoka 2017

Zarauzko Hitza 2017 abe 16 Zarautz