Basquetour Euskadiko turismoaren jarduera ekonomikoa sustatzeko elkarte publikoak Euskal Turismo eta Merkataritza Sariak banatu zituen ostiralean, Bilbon. Aitortza jaso zutenen artean, Zerupe hotela saritu zuten. "Sari hau jasotzea bultzada izugarria da, eta oso lagungarria honi guztiari aurre egiteko. Animatzen du eta indarrak ematen dizkigu, noski baietz!", adierazi zuen Zerupeko arduradun Jose Mari Alkortak oroigarria jasotzerakoan.