Saskibaloi campusa antolatu du ZASTek Gabonetarako

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 18a, 10:40
2007-2009 urte artean jaiotakoei daude zuzenduta saioak. (ZAST)

La Salle ikastetxean izango dira saskibaloi entrenamenduak eta jolasak, bi txandatan banatuta. Izena eman daiteke dagoeneko.

2007 eta 2009 urteen artean jaiotako neska-mutilei dago zuzenduta dago Gabonetako saskibaloi campusa. ZASTek antolatuta, La Salle ikastetxean izango dira saskibaloi entrenamenduak eta jolasak, bi txandatan banatuta: abenduaren 26tik 30era (biak barne) eta urtarrilaren 2tik 5era (biak barne). Goizez izango dira jardunaldiak: 09:30-13:00 bitartean.

Interesa dutenek izena eman dezakete dagoeneko, ZASTen atarian. ZASTen eskolakoentzat doan izango da, baina izena eman beharko dute, dena den. Eskolakoak ez direnek, 15 euro ordaindu beharko dituzte txanda batean parte hartzeko, eta 20 euro bi txandetarako. Bi aukera daude ordainketa egiteko: campusean bertan, eskura, edota 3008 0181 3231 8488 4124 kontu korrontean (jokalariaren izena adierazi beharko da).

Kirola egiteko arropaz gain, hamaiketakoa eramateko gomendatu dute antolatzaileek.