Honen aurrean, "eraso berri hau salatzeaz gain, autogestioan oinarritutako jabetza kolektiboa eraikitzen eta defendatzen jarraitzeko hautuan berresten garela adierazi nahi dugu.
Lapurreta egin dute bart Putzuzulon, gaztetxeak facebook bidez jakinarazi duenez. "Gaztetxean (Irratia barne) sartu eta goiko zein beheko solairua miatuta, materiala hankaz gora utzi, zenbait gauza txikitu eta zegoen diru apurra eraman dute", adierazi dute. Honakoa Putzuzulora aurten sartzen diren laugarren aldia da.
Honen aurrean, "eraso berri hau salatzeaz gain, autogestioan oinarritutako jabetza kolektiboa eraikitzen eta defendatzen jarraitzeko hautuan berresten garela adierazi nahi dugu.