Gabonak

Olentzeroren etorreraren jaia ospatuko dute Santuiturri plazan

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 21a, 17:38
Olentzero Santuiturri plazan, iaz (Aritz Mutiozabal).

Urtero bezala, egun osoko jaia antolatu dute: goiz-eguerdi partean, haurrentzako eskulanak nahiz puzgarriak eta herri kirol erakustaldia izango dira, eta arratsaldean, Olentzero bertaratuko da.

EGITARAUA
Abenduak 24, igandea
10:30. Eskulanak, Olentzerorentzat gutunak, puzgarriak, txistorrada eta abar.

12:30. Herri kirolak.
Aizkoran: Aritz Esnal eta Iñigo Landa. Oier eta Ernaitz (haurrak).
Harria jasotzen: Ostolaza II.a, Udane Ostolaza eta Jokin Eizmendi.
Motozerrarekin: Erik eta Felix.

16:45. Ipuin kontalaria.

Ondoren. Olentzeroren etorrera.