Gabonak

Olentzeroren jaia Santuiturri plazan

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 24a, 12:25

Arratsaldean iritsiko da Olentzero Santuiturri plazara, baina urtero bezala, Gabon eguna ospatze aldera, jai giroa goizetik abiatu dute bertan, eta herritar ugari bertaratu da antolatu dituzten ekintzekin gozatzera. Haurrentzako eskulanak, jolasak eta puzgarriak egon dira, eta eguerdi partean herri kirol erakustaldia. Horrez gain, txistorra pintxoak dastatzeko aukera ere izan da.

Arratsaldean, 16:45ean, ipuin kontalariaren emanaldia izango da, eta haren ostean helduko da Olentzero. Hala, etxeko txikienek eskutitza emateko parada izango dute, beren opari eskariak eginez.