Ipuin kontaketa saioak izango dira Gabonetan

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 27a, 11:00

Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an izango dira, udal musika eskolan, eta haurren emozioak, kulturartekotasuna eta hezkidetza izango dituzte hizpide kontalariek.

Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak, Immigrazio eta Prebentzio zerbitzuarekin elkarlanean, haur eta gurasoei zuzendutako hiru ipuin kontaketa saio antolatu ditu Gabonetarako. Saioak 11:30ean izango dira, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako aretoan.

  • Urtarrilaren 2an, asteartean, Oihana Etxegibelek Emozioen zurrunbiloa ipuina kontatuko du, eta haserrea, beldurra, lotsa eta poza bezalako emozioak izango ditu hizpide; 3 eta 6 urte bitartekoentzat eta beren gurasoentzat.

  • Urtarrilaren 3an, asteazkenean, Maite Francok Nire etxea zurea da istorio sorta eskainiko du, kulturartekotasuna lantzeko, umorea, misterioa, parte hartzea eta jolasaren bidez; 5 eta 8 urte bitartekoentzat eta beren gurasoentzat.

  • Urtarrilaren 4ean, ostegunean, Itziar Saenz de Ojerreki Ipuinetatik jabekuntzarantz istoria kontatuko du, eta bertan, kontalaria ipuinen magiaz baliatuko da izaera, gorputz eta desira anitzen mundu batera bidaiatzeko; 8 eta 10 urte bitartekoentzat eta beren gurasoentzat.