Gaur jokatuko dute olatu handien Punta Galea txapelketa

Zarauzko hitza 2017ko abe. 30a, 09:07
Punta Galea Txapelketako aurreko ekitaldietako bat (margruesa.com)

Aranburu, Letamendia, Unanue eta Yeregi lehiatuko dira bertan, beste 20 surflarirekin batera. Txapelketak 09:00etatik 17:00ak aldera arte iraungo du.

Egunotako denboralearen eraginez, baldintza aproposak espero dira gaurko, eta gaur jokatuko da Punta Galea olatu handien XII. nazioarteko proba Getxon. 24 surflari lehiatuko dira bertan, eta parte hartuko dutenen artean etxekoak daude: Aritz Aranburu, Adur Letamendia eta Indar Unanue surflari zarauztarrak, eta Imanol Yeregi zumaiarra.

Final-laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte, 09:00etan hasi eta 17:00ak bitartean. Laupabost metroko olatuak espero ditu antolakuntzak.

Hona hemen final-laurdenetako txandak zehaztuta: