Gabonak

Jaime Arozena txapeldunorde Zumaiako Gabonetako Xake Txapelketan

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 30a, 13:53
Zumaiako Gabonetako xake txapelketako sarituak (Baleike.eus).

Gabonetako xake txapelketa jokatu zuten atzo Zumaian. 19 parte-hartzaile izan ziren helduen mailan, eta Jaime Arozena zarauztarra bigarrena izan zen, Juan Luis Alfonso donostiarraren aurka finalean galdu ondoren. Era berean, Erik Juez zarauztarra laugarren geratu zen; Fermin Lauroba zumaiarrak irabazi zuen partida, hirugarren postua bereganatuz. Baleike.eus atariak eman du albistearen berri.