Nick Lamb estatubatuarra izan da txapeldun, erakustaldi bikain baten ondoren; 27.95 puntu lortu ditu (9.35 (x2) eta 9.25 puntuetako olatuekin). Hurrengo postuak oso lehiatuak izan dira, puntu gutxiren aldea egon baita lehiakideen artean. Azkenean, Adrian Fernandez De Valderrama bizkaitarra izan da bigarren, 20.44 punturekin (7.68 (x2) eta 5.08) eta Unanue hirugarren, 19.43 punturekin (6.5 (x2) eta 6.43).
Final-laudenetako laugarren multzoan nagusi izan da Unanue (15.83), eta bigarren Adur Letamendia izan da (14.13). Biak sailkatu dira finalerdietara, baita Imanol Yeregi zumaiarra ere. Yeregi lehen multzoko hirugarrena izan da (12.51); Aritz Aranburu laugarren izan da (10.98), eta ezin izan du kanporaketa gainditu.
Finalerdietan, Unanue eta Letamendia bigarren multzoan lehiatu dira, baina lehenak bakarrik lortu du finalerako sailkatzea: bigarren izan da Unanue (18.73), Francisco Porcelaren atzetik; Letamendia laugarren izan da (16.91). Yeregi lehen multzoan aritu da, baina azken postuan bukatu du, olaturik hartu gabe.
Sailkapena eta kanporaketen puntuazioa ikusteko klikatu gainean.