Bigarren eskuko liburu eta disko azoka zabalik, Merkatu plazan

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 6a, 16:30

Errege Egunez, azoka solidarioa atondu du Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak Merkatu plazan,  udalak babestuta. Bigarren eskuko liburua, diskoak eta jostailuak jarri dituzte salgai bertan eta herritarrek etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, berriro erabiltzaile berrien esku jartzeko. Gaur 20:00ak arte izango da zabalik, eta bihar ere irekiko dute, gaurko ordutegian, 10:30etatik 15:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.