Bertso afaria antolatu dute Txiki Politen

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 8a, 14:04

Igor Elortza, Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo eta Agin Labururekin bertso afaria antolatu du Txiki Polit jatetxeak, hilaren 26rako. Ekitaldia 21:00etan hasiko da, eta gai jartzaile lanetan Amaia Agirre ariko da. Menuak 30 euro balio du, eta ondorengoa izango da: ezkur iberikoaren besoa, txibien entsalada epela, idi txuleta eta gazta tarta, edariak eta kafea barne.