'Zelai'-k ezarritako marka hausten saiatuko da 'Urra' igande honetan

Maria Maya Manterola 2018ko urt. 8a, 17:14
Urra, 21 urtez azpiko kintopeko txapelketa, Zarautzen.

Aian jokatuko dute San Anton jaietako harrijasotze proba. 100 kiloko zilindro zaharrarekin hiru minutuan 43 altxaldi baino gehiago egiten saiatuko da Mikel Lopetegi.

Igande honetan, San Anton jaien barruan, harrijasotze jaialdia izango da Aian. Mikel Lopetegi Urra zarauztarra marka hausten saiatuko da 100 kiloko zilindro zaharrarekin. Joxe Mari Gisasola Zelai-k ezarritako errekorra gainditzeko asmoa du: hiru minutuko txandan 43 altxaldi baino gehiago egitekoa, hain justu.

Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarrak, Gorka Etxeberria oriotarrak eta Inhar Urruzuno ondarroatarrak ere hartuko dute parte jaialdian. Tartean, Udane Ostolaza, Iraitz Arruti eta Jakes Iruretagoiena harrijasotze gazteek erakustaldia eskainiko dute.

Aiako Idi Probak elkarteak, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak eta Aiako Udalak antolatu dute elkarlanean, eta federazioak izango du proba kontrolatzeko ardura.

Erlazionatuak