Arranon ere eros daitezke The Baboon Show eta Disaster Jacks taldeen kontzertuetako sarrerak

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 9a, 12:24

Mefsst!-ek eta Putzuzulo gaztetxeak antolatuta, The Baboon Show eta Disaster Jacks taldeen kontzertuak izango dira datorren martxoaren 9an, 22:00etatik aurrera. Orain arte sarrerak internet bidez soilik eskura zitezken, baina gaurtik aurrera Arranon tabernan ere jarriko dituzte salgai. Txartel bakoitzak zortzi euro balio du eta pertsonako lau sarrera eros daitezke.