Apirilaren 4tik 8ra jokatuko da Pro Zarautz surf txapelketa

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 9a, 13:28
Gony Zubizarreta eta Carol Henrique, iazko surflari garaileak (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Iaz bezala, QS 1500 mailakoa izango da, eta emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan jokatuko da.

World Surf League erakundeak dagoeneko jakitera eman du aurtengo surf lehien egutegia, eta Pro Zarauz txapelketa apirilaren 4tik 8ra izango dela zehaztu du. Beraz, aurten ere, Pazko Astean jokatuko dute mundu mailako surf proba, bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan. Iaz QS 1500 mailara igo zuten herriko txapelketa, eta aurten kategoria horri eutsi diote; gizonezkoetan urteko 25. QS proba izango da eta emakumezkoen 19.a, hain zuzen ere.

Iaz Carol Henrique portugaldarra eta Gony Zubizarreta galiziarra izan ziren Pro Zarautz 20917 txapelketako garaileak.